Anaia Txikien Ordena

Arantzazuko Frantziskotar Probintzia

1230.eko urteetakoak dira bertako lehen fraide-komentuak. Bizkaiko lehen komentua Bermeokoa izan zen (1357) eta Gipuzkoan Arantzazukoa izan zen aurrena (1501).

XVI. mendearen lehen partean Burgosko Frantziskotar Probintziaren barrutikoak ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako komentuak; Nafarroa, berriz, Aragoa eta gero (1566tik aurrera) Burgos Frantziskotar Probintziakoa izan zen. 1551n lehen hiru herrialdeek, Santander-Kantabriarekin batera, Kantabria Probintzia frantziskotarra eratu zuten, Burgoskotik bereizia. 1878an berreraiki zuten Kantabria Frantziskotar Probintzia, aurrena Espainian. 2000. urteaz geroztik Arantzazuko Frantziskotar Probintzia du izena.

Karisma

San Frantzisko Asiskoaren Erregelaren lehen lerroan dago adierazita fraide jarraitzaileen karisma:

«Anaia txikien Erregela eta bizimodua hauxe da: Jesu Kristo gure Jaunaren Ebanjelio santua betetzea, obedientzian, berenik gabe eta kastitatean biziz».

Horren arabera, honetara dio Ordenaren Konstituzioetako lehen artikuluak:

«Anaiek, San Frantziskoren jarraitzaile direnez, Ebanjelioko bizimodua bizi behar dute erro-errotik, otoitz eta deboziozko espirituan eta anai elkartasunean; penitentziaren eta txiki izatearen testigantza eman behar dute; eta gizon-emakume guztienganako maitasunean, mundu osoari eraman behar diote Ebanjelioaren berri ona; eta, beren egintzaz, adiskidetzea, bakea eta justizia predikatu behar dute».

San Frantziskoren Erregela
Espiritualitate frantziskotarra

Gauza zehatza

Frantzisko zoriontsua Santa Maria de la Porziunkulan bizi zela, anaia bat oso ahul eta gaixorik zegoen. Bere baitan esan zuen: «Anaia honek goizean goiz mahats heldu batzuk jango balitu, ona egingo liokeela uste dut».

Egun batean goizegi jaiki zen eta, zaratarik atera gabe, anaia hurbileko mahasti batera eraman zuen. Aihen ondoan eserita, mahatsak jaten hasi zen, anaiak bakarrik jaten lotsarik izan ez zezan.

Perusiar Leienda, 53
Gure idazkaritzak

Anaia Txikien Apostolutza

Ebanjelioko bizimodua xalotasunez eta bihotz-alaitasunez bizitzea, elkarrekin lan egiteko sei arlotan zehar.

Bizitza fraternala

Eguneroko bizitzaren espiritualitatea lantzea, inplikazioz eta itxaropenez.

Gazteen pastoraltza

Talde Lokalak laguntzea eta topaketa frantziskotarretan parte-hartzea sustatzea.

Ebanjelizazioa

Ebanjelizazio-eragileak animatzea eta gure ospakizunei izaera ebanjelizatzailea ematea.

Bokazio-pastoraltza

Gaur egun anaia txiki izatera daraman bereizketa-bidea laguntzea.

Gizarte-idazkaritza

Anaiei txiki izaten laguntzea eta gure bizitzetan gizarte-arloa bultzatzea.

Besteak

Formakuntza eta ikasketak, administrazioa eta obrak, probintziako liburutegia.

Gure presentzia 0 anai, 7 anaiditan banatuta

Gure anaidiak
  • Arantzazuko santutegiaArantzazu auzoa 6, 20567 Oñati (Gipuzkoa)
  • BermioPrantzisko Deuna Atea Plaza, 11, 48370 Bermeo, Bizkaia
  • Bilbo-IralaIrala K., 8, Errekalde, 48012 Bilbao, Bizkaia
  • Donostia-AtotxaMandasko Dukea Pasealekua, 39, 20012 Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa
  • IruñeaC. Fuente del Hierro, 27, 31007 Pamplona, Navarra
  • Pajarillos (Valladolid)P.º de Juan Carlos I, 87, 47012 Valladolid
  • Zorrilla (Valladolid)P.º de Zorrilla, 27, 47006 Valladolid
  • ZarautzSan Frantzisko Kalea, 2, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
Kuria Probintziala

Probintziaren Gobernua

Ministro probintzialaJoxe Mari Arregi

Bikario probintzialaMikel Hernansanz.

Idazkari probintzialaXebero Zinkunegi

Definidore-kontseilariak Joxe Angel Egiguren Ángel Pinedo Juan María Martinez de Ilarduia Juan Miguel DorronsoroMikel Santiago