Hautatu hizkuntza

 

Arantzazuko Frantziskotar Probintzia

1230.eko urteetakoak dira gure lehen fraide-komentuak. 1878an berreraiki zuten Kantabria Frantziskotar Probintzia, aurrena Espainian. Hego EHko lau herrialdeez gain —Nafarroa ere bai—, Santander, Errioxa, Valladolid, Burgos, Soria eta Guadalajara probintziak bildu izan ditu ordutik hona Kantabria Probintziak. 2000. urteaz geroztik Arantzazuko Frantziskotar Probintzia du izena.

 

Frantziskotar espiritualtasuna

Konkretua

Beste batean, Frantzisko dohatsua leku hartan bertan zela, bazen han oso espirituala eta Ordenan zaharrenetakoa zen anaia bat, oso gaixo eta ahul zegoena. Egoera hartan ikusiz, Frantzisko harenganako gupidaz bete zen. Baina garai hartan anaiek, osasuntsuek zein gaixoek, pozik eta pazientziaz pobretasuna oparotasuna balitz bezala hartzen zuten eta beren gaixoaldietan ez zuten sendagairik erabiltzen, ez eta eskatzen ere; aitzitik, gorputzarentzat kaltegarri zirenak gogotsu egiten zituzten. Horregatik, honela esan zuen Frantziskok berekiko: «Anaia honek goizean goiz mahats heldua jango balu, on egingo liokeela uste dut». Eta hala, egun batean, goizean goiz isilean anaia hura deitu eta elizaren ondoan zegoen mahastira eraman zuen. Aukeratu zuen mahats-mordo eder eta helduak zituen mahatsondo bat eta, honen ondoan anaiarekin eseriz, mahats-aleak jaten hasi zen, hura bakarrik jaten lotsa ez zedin. Eta jaten ari ziren bitartean, jauna goretsi zuen anaia hark. Eta gero, bizi izan zen bitarte guztian, debozio handiz eta malko ugariz sarritan gogoratu zuen anaien artean Frantzisko santuak azaldu zion errukia. (PerLe 53)

 

Gure karisma

San Frantzisko Asiskoaren Erregelaren lehen lerroan dago adierazita fraide jarraitzaileen karisma:

"Anaia txikien Erregela eta bizimodua hauxe da: Jesu Kristo gure Jaunaren Ebanjelio santua betetzea, obedientzian, berenik gabe eta kastitatean biziz".

Horren arabera, honetara dio Ordenaren Konstituzioetako lehen artikuluak: "Anaiek, San Frantziskoren jarraitzaile direnez, Ebanjelioko bizimodua bizi behar dute erro-errotik, otoitz eta deboziozko espirituan eta anai elkartasunean; penitentziaren eta txiki izatearen testigantza eman behar dute; eta gizon-emakume guztienganako maitasunean, mundu osoari eraman behar diote Ebanjelioaren berri ona; eta, beren egintzaz, adiskidetzea, bakea eta justizia predikatu behar dute".

Gure idazkaritzak

Anai Txikien apostolutza

Bizitza ebanjelikoa soiltasunez eta bihotz-alaitasunez bizitzea.

Anai bizieraren idazkaritza
Anai bizieraren idazkaritza

Anaidietan eguneroko bizitzaren es­pi­ritualitatea sustatzea, anaiei eta anaidiei lagun diezaiegun zentzuz, inplikazioz eta itxaropenez koka­tzen bizi ditugun murriztapen-ga­rai­otan.
Sormenezko leialtasunak: nola ira­un barrutik bizirik, egiten dugun hartan eta nola egon ikasketa edo aukera berrietara irekirik.

Gazteen pastoraltzaren batzordea
Gazteen pastoraltzaren batzordea

Gazte-pastoraltzaren lekuko taldeei lagun­tzea
Gure gazteei eragitea frantziskotar kutsuko batzarretan parte har de­zaten.

Ebanjelizazio idazkaritza
Ebanjelizazio idazkaritza

Gaur egun ebanjelizatzeko, agente edo e­ra­gileak sus­­tatu eta motibatzea.
Gure ospakizunei kutsu ebanjelizatzailea ematea.

Bokazioen pastoraltza
Bokazioen pastoraltza

Anaiarteei laguntzea, gaur egun anaia txikiaren bizimoldea nolakoa den era garbi, oso eta errealean adierazi eta proposa­tzen, beren e­tsenplu eta hitzez.
Bideak sustatu eta mesedetzea, pertsonek eta as­piranteek beren burua e­za­gutu dezaten, Jesu Kris­to eta San Frantzisko ge­ro eta hobeto deskubritu di­tzaten eta beren bokazioa diszernitu ahal izan dezaten.

Sozial idazkaritza
Sozial idazkaritza

Txikitasunean bi­zi­tzera animatu e­ta la­­guntzea gu­re anaiak.
Arlo Soziala indar­tzea gure bizi­tzan.

Bestelakoak
Bestelakoak

Hezkuntza eta ikasketen idazkaritza, administrazio eta obretakoidazkaritza, probintziako bibliotekaria.

 

Gure presentzia

Probintziak 88 bat fraide ditu, 13 anaiditan banatuta

 

Kuria Probintziala

Kuria Probintziala

Ministro Probintziala: Joxe Mari Arregi
Bikario probintziala: Juan Miguel Dorronsoro Mujika
Ekonomo probintziala: Manolo Pagola
Idazkari probintziala: Xebero Zinkunegi


Definitore-Kontseilariak:

Joxe Angel Egiguren
Ángel Pinedo
Mikel Hernansanz
Juan Maria Martinez de Ilarduia
Juan Ignacio Larrea

Kuriaren egoitza

Duque de Mandas kalea, 39
20012 Donostia

Hitz egiteko

Telefonoa: 943282288
ofm.arantzazu@gmail.com

Copyright

Copyright © 2025 Arantzazuko Frantziskotar Probintzia. Eskubide guztiak erreserbatuta.